Certificado de Sede electrónica
Egoitza Elektronikoko Ziurtagiria
DZFN-MEE-k administrazio publikoetako Egoitza Elektronikoen identifikazio elektronikorako jaulkitzen dituen Ziurtagiriak Aitortutiko Ziurtagiriak dira 59/2003 Sinadura Elektronikoko Legeak ezarritakoaren arabera. Hiritarrek Zerbitzu Publikoetara sarrera elektroniko bat izateko aukera bermatzen duen Ekainak 22ko 11/2007 Legearen arabera (LAECSP), ziurtagiri hauek baliagarriak dira egoitza elektronikoko identifikazioetarako.
"Egoitza Elektronikoko identifikazio Ziurtagiriak" DZFN-MEE-k jaulkitzen dituen ziurtagiriak dira eta Sinadura egiaztatze Datu batzuk egoitza elektroniko batetako datu identifikatzaile batzuei estekatuta egongo dira. Bertan Ziurtagiriaren Titular eta gakoaren zaintzaile izango den pertsona fisiko bat egongo da, partaide den administrazioko erakundearekin eta egoitza elektronikora sarrera izateko erabiltzen den posta elektronikoko titularra izango da (titulartasuna partekatua izango da baina zaintzailetza ez). Pertsona fisiko hau Ziurtagiri honen eta Datuen sorketa eta sinadura egiaztapenaren arduraduna izango da eta era arretatsu batean zaindu beharko du hau.
Ziurtagiri mota hauen erabilpen mugak Administrazio Publikoko Egoitza Elektronikoen identifikazioak, estekatuak edo independenteak diren Organismo eta erakunde publikoak jarriko dituzte eta hauekin komunikazio ziurrak ezarriko dituzte. DZFN-MEE eta Administrazioak, organismo eta erakundeek aukera izango dute beste muga gehigarri batzuk jartzeko beraien akordio eta hitzarmenetan, edo dagokion erlazio dokumentuaren bidez, edo Ziurtagiri hauen jaulkipen legean ere.
Ziurtagiri hauek AC AP-ari dagozkio, DZFN-MEE Erro AC-ari menpetua. Gakoa gailu ziur baten bidez sortu beharko da eta 2048 bitseko luzera izango du. Ziurtagiri hauen indarraldia 36 hilabetekoa izango da.
Ziurtagiri honen profil zehatza eta bere politika eta Aitorpen Partikularri buruzko informazio gehiago aurkitu ahal izango duzu hemen Administrazio Publikoko Ziurtagiri Praktiken Aitorpena.