Software Ziurtagiria lortu

Erabiltzailearen software Ziurtagiria (behera kargatu daitekeen fitxategi bezala) lortzeko prozesua lau pausotan banatzen da eta ondoren azaltzen den moduan egin behar da:

  1. Aldez aurreko kontsiderazioak eta nabigatzailearen konfigurazioa. Ziurtagiria eskatzeko/behera kargatzeko orduan arazorik ez izateko, kontsultatu mesedez atal hau eta jarraitu bertan agertzen diren pausoak.
  2. Zure Ziurtagiriaren eskaera Internet bidez. Eskaera prozesua bukatzen duzunean, Eskaera Kode bat jasoko duzu zure posta elektronikoan. Zure nortasuna egiaztatzerako eta behera kargatzea egiterakoan eskatuko zaizu hau.
  3. Erregistro Bulego batean nortasun egiaztatzea. Behin aurreko prozesua bete duzunean eta Eskaera Kodea jada zure esku dagoenean, zure Nortasuna Egiaztatu beharko duzu gure Erregistro Bulego batean prozesuarekin jarraitu ahal izateko.

    Zure erosotasunerako, gure GERTUENEKO BULEGOAK kokapen zerbitzua erabili ahal izango duzu.

    Nota: zerga administrazioko estatu agentziako delegazio eta administrazioko bulegoetan hitzordua behar da www.agenciatributaria.es

  4. Erabiltzaile Ziurtagiriaren behera kargatzea. Behin zure nortasuna Erregistro Bulego batean egiaztatu duzunean, zure ziurtagiria hemendik behera kargatu eta instalatu ahal izango duzu zure Eskaera Kodea erabiliz.

GOMENDIOA: Ziurtagiriaren Segurtasun Kopia. Behin zure ziurtagiria behera kargatu duzunean gomendagarria da ziurtagiriaren segurtasun kopia bat egitea kanpo-biltegiraketako gailu batean.

DZFNeko txartel/USB kriptografiko bat eskuratu nahi baduzu bisita ezazu gure  zerbitzuen katalogoa

Fecha y Hora Oficial

 

 

Información Destacada

Ir a la página de Configuración del navegador para obtener o renovar el Certificado.

Saber más sobre Exportación / Importacion en Preguntas Frecuentes.

Soporte Técnico