Ziurtagiria Berritu

Zure ziurtagiria iraungi baino bi hilabete lehenago berritu ahal izango duzu, betiere ziurtagiria ezeztatuta ez baldin badago.

Nola jakin dezaket noiz iraungitzen den nire ziurtagiria?

Zure Pertsona Fisikoaren Ziurtagiria berritzeko beharrezkoa den prozesua hiru pausotan banatzen da eta ondoren azaltzen den moduan egin behar da:

  1. 1. Aldez aurreko kontsiderazioak eta nabigatzailearen konfigurazioa. Ziurtagiria berritzerako orduan arazorik ez izateko, kontsultatu mesedez atal hau eta jarraitu bertan agertzen diren pausoak.
  2. Berriztapena eskatu. Berriztapena eskatu behar duzun ordenagailuan Pertsona Fisikoaren DZFN Ziurtagiria prest daukazula ziurtatu zaitez. Prozesu honen amaieran, ziurtagiri berria behera kargatu ahal izateko beharrezkoa den Eskaera Kode bat bidaliko dizugu zure posta elektronikora.
  3. Ziurtagiriaren behera kargatzea. Zure posta elektronikora bidali dizugun eskaera kodea erabili beharko duzu hemendik zure ziurtagiri berria behera kargatu eta instalatzeko.

GOMENDIOA: Ziurtagiriaren Segurtasun Kopia. Behin zure ziurtagiria behera kargatu duzunean gomendagarria da ziurtagiriaren segurtasun kopia bat egitea kanpo-biltegiraketako gailu batean.

DZFNeko txartel/USB kriptografiko bat eskuratu nahi baduzu bisita ezazu gure CATÁLOGO DE SERVICIOS

GARRANTZITSUA:

Orain berritu nahi duzun ziurtagiria beste ziurtagiri digital batekin edo jada berritua izan den ziurtagiri batekin lortu bazenuen, ezin izango dizugu ziurtagiri berri bat luzatu, aldez aurretik zure nortasuna pertsonalki gure Erregistro Bulego batean egiaztatzen ez baduzu. Kasu hauetan eskatu ahal izango duzu zure ziurtagiria; kontsulta ezazu Software Ziurtagiria Lortu saila.

Fecha y Hora Oficial

 

 

Información Destacada

Ir a la página de Configuración del navegador para obtener o renovar el Certificado.

Saber más sobre Exportación / Importacion en Preguntas Frecuentes.

Soporte Técnico