Irisgarritasun adierazpena

Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionala – Monetaren Errege Etxeak konpromisoa hartu du bere webgunea irisgarria izan dadin sektore publikoak gailu mugikorretarako prestatzen dituen webgune eta aplikazioen irisgarritasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuaren arabera.

Irisgarritasun adierazpen hau webgune hauei aplikatuko zaie:

https://www.sede.fnmt.gob.es

http://www.fnmt.es

https://www.cert.fnmt.es

http://www.museocasadelamoneda.es

http://www.siaen.org

http://www.escueladegrabadofnmt.org

Betetze maila

Webgune honek partzialki betetzen du 1112/2018 EDn ezarritakoa, ez baitator harekin bat jarraian adierazita dauden alderdietan.

Eskuratu ezin den edukia

Hemen zehaztuta dagoen edukia ez da eskuragarria, honako arrazoi hauek tarteko:

  1. Ez dator bat 1112/2018 Errege Dekretuarekin.
    • Edizio akats zehatz batzuk izan daitezke webguneren batean.
  2. Edukia ez da sartzen legedi aplikagarriaren eremuan.
    • Zenbait artxibo ofimatiko egon daitezke, PDF formatuan edo beste formatu batean argitaratuak, ez dituztenak betetzen irisgarritasun baldintza guztiak.
  3. Gehiegizko zama
    • Ez du aplikatzen.

Irisgarritasun adierazpen hau prestatzea

Adierazpen hau 2018ko azaroaren 7an prestatu zen.

Adierazpena prestatzeko, organismoak berak autoebaluazio bat egin du.

Adierazpenaren azken berrikustea: 2018ko azaroaren 7an.

Oharrak eta harremanetarako datuak

1112/2018 EDko irisgarritasun baldintzei buruzko komunikazioak egin ditzakezu (10.2.a artikulua), hala nola:

  • Webgune honek betetzen ez duen edozein alderdi jakinarazi.
  • Edukia eskuratzeko beste zailtasun batzuk jakinarazi.
  • • Webgunearen irisgarritasuna hobetzeko beste edozein kontsulta edo iradokizun egin.

Harremanetarako inprimaki honen bidez edo 91 740 69 82 telefono zenbakira deituta.

Komunikazioak Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionaleko Erabiltzaileen Arretarako Zentroak jasoko ditu, eta dagokion sailari igorriko dizkio, hark azter ditzan.

Aplikatzeko prozedura

1112/2018 EDren 13. artikuluan jasota dagoen erreklamazio prozedura 2020ko irailaren 20an sartuko da indarrean.

Hautazko edukia

Webgune honek UNE-EN 301549 v1.1.2:2015 Arauaren baldintzak betetzen ditu, 1112/2018 EDren salbuespenak aintzat hartuta.

2018ko azaroan aztertu da azken aldiz.

Webgune hau optimizatuta dago M.S. Internet Explorer 8.0 edo/eta goragoko bertsioetarako eta Firefox, Safari, Opera eta Google Chrome nabigatzaileen indarreko azken bertsioetarako. Gomendatutako gutxieneko web bereizmena 1280x1024 da.

Webgune hau Responsive bisualizaziorako diseinatuta dago, hortaz, modu ezin hobean ikusten da tabletetan eta mugikorretan. Gailu horietan optimizatuta dago Chrome for mobile, Safari mobile eta jatorrizko Android nabigagailuen indarreko azken bertsioetan ikusteko.

Gaur egun, EGOITZA elektronikoko ziurtagiriak lortu eta berritzeko aplikazioek ez dute funtzionatzen ez ingurune mugikorretan, ez Internet Explorer eta Mozilla Firefox ez diren beste nabigatzaile batzuetan, ez baitute gakoak sortzeko APIrik.