Pertsona Fisikoa

Pertsona Fisikoa

Pertsona Fisikoaren DZFN Ziurtagiri digitala, DZFN-MEEak jaulkitzen duen ziurtagiri elektronikoa da, eta honen harpideduna Sinaduraren egiaztatze Datuekin erlazionatzeaz gain, Ziurtagiri honek bere nortasuna ere egiaztatzen du.

Ziurtagiri hau, Hiritar edo Erabiltze Ziurtagiria bezala ere ezaguna, erabiltzailearen identifikazio datuak dauzkan dokumentu digital bat da. Interneten identifikatu ahal izango zara eta beste pertsona eta erakunde batzurekin informazioa aldatu ahal izango duzu. Informazio aldaketa hau gainera zu eta zure solaskidearen artean soilik emango dela bermatzen da.

Nork lor dezake Pertsona Fisikoaren Ziurtagiri digital bat?

Espainiako edo atzerriko edozein hiritarrek, NAN edo AIZ bat daukan adin nagusikoa edo adingabe emantzipatua, bere ziurtagiri digitala dohainik lortu ahal izango du bere nortasuna Interneten era ziur batean sinatu eta egiaztatzeko.

Nola lortu dezaket Ziurtagiria?

Zure Pertsona Fisikoaren Ziurtagiria lortzeko 3 era ezberdin daude:

Zertarako balio du?

Pertsona Fisikoaren Ziurtagiri digitalak aukera emango dizu Internet bidez Herri Arduralaritzarekin eta Entitate Pribatuekin izapideak era ziur batean egiteko, esaterako ondorengo hauek:

  • Zergen aurkezpen eta likidazioa
  • Errekurtso eta erreklamazioen aurkezpena
  • Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren betetzea
  • Udal-erroldaren kontsulta eta izen ematea
  • Zirkulazio isunen kontsulta
  • Diru-laguntzen eskaerarako kontsultak eta izapideak
  • Hauteslekuen esleipenari buruzko kontsulta
  • Komunikatutako jarduerak
  • Dokumentu eta inprimaki ofizialen sinadura elektronikoa.

Pertsona Fisikoaren DZFN Ziurtagiriarekin beharrezkoak ez diren desplazamendu eta itxaroteak alde batera utzi ahal izango dituzu.

Non erabili dezaket nire Ziurtagiria?

En el siOndorengo loturan Organismo eta Erakundeak. hiritarrari eskaintzen zaizkion zerbitzu batzuk zehaztuko dira. Web orri ziurretara sartu ahal izateko beharrezkoa da erabiltzen duzun nabigatzaileak ziurtagiria instalatuta edukitzea