Certificado de empleado público

Administrazioari atxikituriko pertsonalarentzat edo funtzionarioentzat ziurtagiria

DZFN-MEE-k administrazio publikoetako langileentzat jaulkitzen dituen Ziurtagiriak Aitortutiko Ziurtagiriak dira 59/2003 Sinadura Elektronikoko Legeak eta ETSI 101 456 arauak ezarritakoaren arabera. Hiritarrek Zerbitzu Publikoetara sarrera elektroniko bat izateko aukera bermatzen duen Ekainak 22ko 11/2007 Legearen arabera (LAECSP), ziurtagiri hauek baliagarriak dira administrazio publikoko zerbitzura dauden langileek sinadura elektronikoa erabiltzeko aukera izan dezaten.

Administrazio Publikoko pertsonalaren ziurtagiria DZFN-MEE-k jaulkitzen duen ziurtagiri elektronikoa da, nork bere Titularra Sinadura egiaztatze Datu batzuekin erlazionatzen duen eta aldi berean ondorengo baldintza hauek egiaztatzen dituen:

  • bere titularraren nortasuna, nortasun pertsonalaren zenbakia, kargua, lanpostua eta/edo baimendu baldintza.
  • administrazio publikoko organo, organismo edo erakundea, bai Orokorra, erkidegokoa, tokikoa edo instituzionala, non bere eskumenak burutzen dituen, bere zerbitzuak ematen dituen edo bere jarduera garatzen duen.

Ziurtagiri hauen erabilpen eremua Titularren eskumen eta funtzio desberdinen arabera mugatzen da beraien kargu, enplegu eta baimendu baldintzen arabera. DZFN-MEE eta Administrazioak, organismo eta erakundeek aukera izango dute beste muga gehigarri batzuk jartzeko beraien akordio eta hitzarmenetan, edo dagokion erlazio dokumentuaren bidez, edo Ziurtagiri hauen jaulkipen legean ere.

Ziurtagiri hauek AC AP-ari dagozkio, DZFN-MEE Erro AC-ari menpetua. Txartel kriptografikoan sortzen dira eta 2048 bits dauzkan gako luzera bat daukate, hauen indarraldia 36 hilabetekoa izanik.

Ziurtagiri honen profil zehatza eta bere politika eta Aitorpen Partikularri buruzko informazio gehiago aurkitu ahal izango duzu hemen Administrazio Publikoko Ziurtagiri Praktiken Aitorpena.

Información Relacionada

Soporte Técnico