Software ziurtagiria (AP) lortu

Erabiltzaile software Ziurtagiria (behera kargatu daitekeen artxibo bezala) lortzeko prozesua lau pausotan banatzen da eta ondoren azaltzen den moduan egin behar da:

  1. Nabigatzailearen konfigurazioa. Ziurtagiria eskatzeko/behera kargatzeko orduan arazorik ez izateko, kontsultatu mesedez atal hau eta jarraitu bertan agertzen diren pausoak.
  2. Zure Ziurtagiriaren eskaera internet bidez. Eskaera prozesua bukatzen duzunean kode bat izango duzu. Zure nortasuna egiaztatzeko eta ziurtagiriaren behera kargatzea egiterako unean ere aurkeztu beharko duzu.
  3. Erregistro Bulego batean nortasunaren egiaztatzea. Zure nortasuna frogatzeko, zure Organismoak Administrazio Publikoko ziurtagiri erregistrorako jarririko Erregistro Bulegora jo beharko duzu soilik.
  4. Erabiltzaile Ziurtagiriaren behera kargatzea. Zure nortasuna Erregistro Bulego batean aurkeztu eta 2 ordu geroago, 2. pausoan lortu duzun eskaera kodea erabiliz, zure ziurtagiria behera kargatu ahal izango duzu web honetako Ziurtagiria Behera Kargatu atalean.

GOMENDIOA: Ziurtagiriaren Segurtasun Kopia. Behin Erabiltzaile Ziurtagiria lortu duzunean, jada hau erabili ahal izango duzu eskaera egin zenuen ordenagailu eta nabigatzaile berdinetik. Bestalde, oso gomendagarria da erabiltzaileak segurtasun kopia bat egitea euskarri aldagarri batean. Gogoan izan segurtasun kopia egiterakoan artxiboa babesteko pasahitz bat eskatuko dizula. Artxibo eta pasahitz hauek ondo gorde beharko dituzu etorkizunean ziurtagiria erabili ahal izateko eskatu egingo dizkizu eta.

Fecha y Hora Oficial

 

 

Información Destacada

Soporte Técnico

Soporte Técnico