
Txartel bidezko aldez aurreko kontsiderazioak
Erabiltzaile Ziurtagiria lortu aurretik, zure ordenagailuan txartel kriptografikoak irakurtzeko beharrezkoa den irakurgailua behar bezala instalaturik dagoela ziurtatu zaitez. Fabrikatzailearen pausoak jarrai itzazu honen driver-ak instalatzeko.
Gure txartelen erabilpenerako beharrezkoa da baita software kriptografikoa instalatzea; hau ondorengo atalean aurkitu ahal izango duzu Laguntzarako softwarea behera kargatu
Mesedez irakur eta jarrai itzazu ondorengo pausoak ziurtagiriaren lorpeneko prozesuan akatsik aurkitu ez dezazun:
Ezinbesteko oroigarriak:
- Eskaeraren eta ziurtagiriaren behera kargatzearen arteko prozesuan ordenagailua ez formateatu.
- Lorpen prozesu osoa ordenagailu berdinetik egin behar da, erabiltzaile eta nabigatzaile berdinekin.
- Prozesuak irauten duen bitartean ez egin eguneratzerik ordenagailuan.
- Batzuetan beharrezkoa da birusen kontrako programa desaktibatzea. Birusen kontrako programei buruz gehiago irakurri.
- Ziurtagiria eskatu baino lehen garrantzitsua da Ziurtagiri Praktikei buruzko Aitorpena irakurtzea. Bertan aurki daitezke ziurtagiri zerbitzuen baldintzak.
Jasandako nabigatzaileak:
- Mozilla FireFox
- Microsoft Internet Explorer