
Aldez aurreko kontsiderazioak
Ziurtagiria lortu ahal izateko beharrezkoa da zure nabigatzailean konfigurazio batzuk egitea.
Irakurri eta jarraitu mesedez ondorengo pausoak ziurtagiriaren lorpenaren bitartean akatsik egon ez daitezen.
Ezinbesteko oroigarriak:
- Eskaeraren eta ziurtagiriaren behera kargatzearen arteko prozesuan ordenagailua ez formateatu.
- Lorpen prozesu osoa ordenagailu berdinetik egin behar da, erabiltzaile eta nabigatzaile berdinekin.
- Prozesuak irauten duen bitartean ez egin eguneratzerik ordenagailuan.
- Batzuetan beharrezkoa da birusen kontrako programa desaktibatzea. Birusen kontrako programei buruz gehiago irakurri.
- Ziurtagiria eskatu baino lehen garrantzitsua da Ziurtagiri Praktikei buruzko Aitorpena irakurtzea. Bertan aurki daitezke ziurtagiri zerbitzuen baldintzak.
Jasandako nabigatzaileak:
- Mozilla FireFox
- Microsoft Internet Explorer
Nabigatzaile hauen azken bertsioak behera kargatu.
Windows sistementzako nabigatzaile konfigurazioa
Ziurtagiria eskatzerako orduan arazoak galarazteko gomendagarria da gure konfiguratzailea instalatzea (konfigurazio automatikorako softwarea), beharrezkoa izango delarik administratzailearen baimenak izatea. Softwarea behera kargatu, nabigatzaileko leiho guztiak itxi, exekutatu eta zure ordenagailua berrabiarazi. Instalakuntza prozesuan ondorengo lanak egiten dira:
- Autoritate Ziurtagiri emaileen ziurtagiri guztiak instalatu (Autoritate Ziurtagiri emaileak) erroak eta bitartekoak.
- CAPICOM liburutegia instalatu.
- Windowseko erregistroan aldaketak egin zure nabigatzaileko segurtasun aukerak konfiguratzeko.
Windows bidezko ziurtagiria lortzeko eskuzko Konfigurazioari buruzko informazio gehiago